Ohiko galderak
EUS | CAS | FRA

Inicio
 
Ezagutu gaitzazu
Egoin katalogoa
Argazki-galeria
EGOADAPTA™
EGONORMA™
EGO_MÓDULO™
EGO_CLT™
Egurrez eraikitzean lortutako emaitzak
Ekoizpen-sistema
Eraikuntza iraunkorra
Zenbait obra bitxi
Ohiko galderak
Jaitsieren eremua
Estekak
 
 
1/2 or.

Nolako zimendua erabili behar dugu, egurrezko eraikina egiteko?

  • Arkitekturako proiektua kontuan hartuta, lurraren ezaugarrien araberako zimendua jarriko da beti.
    Zimenduan nahikotxo aurrezten da, egurrezko eraikin integralen kargak ohiko eraikinenak baino txikiagoak direlako.

Garestiagoa da oso-osorik egurrez egindako eraikina artatzea?

  • Ez dago zertan horrela izanik. Gaur egun, egurraz eraikitzean, egurrezko egituraz egindako eta zenbait materialez estalitako hormak altxa ditzakegu: harria, emokadurak, txapa nobleak, zeramikak…
    Barrualdeetan, ez da egurra artatu behar. Kanpoan, ordea, bernizatu gabe utzi daiteke, naturaltasunez oxidatu dadin; edo bestela, bernizatu egin daiteke, apaindu egin nahi dugulako edo, egurra kanpoko aldean jarri ohi ez denez, ur, haize eta UVA izpietatik babestu eta artatu egin behar delako.
    Gainera, gaur egun poro irekiko bernizak erabiltzen direnez (“lasurak” edo “ur-bernizak”), denbora eta diru asko aurrezten da, erraz ematen direlako, ez direlako geruzaka altxatzen eta ez delako aldez aurretik lixatu behar.
    Etxearen kanpoko aldean emandako bernizaren portaera, ordea, desberdina izango da, eguzki-erradiazioaren (hegoaldea zigortuena da) eta emandako kolorearen arabera. Gutxienez, hiruzpalau urte irauten du. Osteko aplikazioek 7-10 urtera luzatzen dituzte epe horiek.

Zein da egurrezko eraikinaren iraungarritasuna edo bizitza teknikoa?

  • Luzaroan irauteko, funtsezkoa da egurrezko egitura ondo diseinatuta egotea. Egurrezko eraikin asko duela mende asko egin zituztenez (Japonian mila urtekorik ere badago), argi eta garbi dago euren iraungarritasuna oso luzea dela. Europako Iparraldeko eta Erdialdeko herrialdeetan, oso ohikoa da duela mende asko eraikitako herri osoak aurkitzea.

Suteetan, txarragoa ote da egurrezko egituraren erantzuna burdinazko edo hormigoizko egiturarena baino?

  • Ez, egiturazko kalkuluak egiten ditugulako, egurra proiektu bakoitzean  suaren aurka eduki behar duen erresistentziaren arabera dimentsionatzeko. Egiturazko elementu baten sekzio egokia kalkulatu dezakegu, sutean epealdi zehatz batean behar den moduan erantzun dezan.
    Bestetik, egurra material erregaia bada ere (M3), ikerketek egiaztatu egin dute suteetan nola erantzungo duen aurreikusi daitekeela. Sutepean dauden egurrezko egiturek altzairuzko egiturek baino denbora gehiagotan eusten diote euren egonkortasun eramaileari, altzairuzkoak behe-tenperaturetan kolapsatzen direlako. Horrez gain, gogoan eduki behar da egurraren errekuntzak gas toxikorik sortzen ez duela.

Zein da oso-osorik egurrez egindako eraikinen portaera termikoa?

  • Transmisio-faktore termikoa oso ona da. Horma-lodiera bera edukita, baieztatu egin dezakegu isolamendua hiru aldiz gehiago hobetuko dela ohiko eraikinen aldean.

Zer berme dute egurrezko eraikinok?

  • Edonolako egurraz egindako eraikina indarreko legeriaren arabera eraikitzen denez, eraikuntzan parte hartzen duten alderdi guztiek euren eskubide eta betebeharrak betetzen dituzte. Beraz, eraikin hauek beste edozein materialez egindakoek bezalako bermeak dituzte.

Zein da azkarragoa: lan zibiletan material hezeez egindako eraikuntza ala lehorretan egiten den kalitate handiko eraikuntza aurrefabrikatua?

  • Kalitate handiko eraikuntza aurrefabrikatuari esker, in situ lanetako ohiko inprobisazioa eta hutsarteak gutxitzen ditugu. Akaberak kalitate handiagokoak dira, lan-lerro berezietan eta estalpean egiten direlako eta, horrela, klimatologiaren aldaera kontrolaezina saihesten delako.
    Baieztatu egin dezakegu lanaldiak %70 murrizten direla, ohiko eraikuntzaren aldean.

Egurraren erabilera eraikuntzan. Basoak soildu ditzake

  • Baso Kudeaketa Iraunkorrak fenomeno hori ekiditea du helburu. PEFC ziurtagiriak, esaterako, baso-antolamenduaren iraunkortasuna bermatzea du xede. Ziurtagiri horren osteko urratsa zaintza-katea da, erauzten direnetik bezeroei hornitu arte basogintzako produktuen trazagarritasuna ziurtatzen delako.
    Etorkizuneko belaunaldietan pentsatuta erabili behar dira baliabide naturalak. Basoak oxigenoa sortzen du, anhidrido karbonikoa finkatzen du eta negutegi-efektua gutxitzen du. Behar bezala erabiliz gero, baliabide-iturri berriztagarria da, eta produktuak zein energia hornitu ahal dizkigu mugagabetasunez. Latitudea eta zuhaitz-espeziea edozein dela ere, basoa era antolatuan artatu eta moztu behar da, bertako ziklo naturalak jarraitu dezan. Bertan behera utzitako basoetan, zuhaitzak zaharraren zaharrez hiltzen dira elkarrekiko lehiaren ondorioz, parasitoen erasoak jasaten dituzte eta deskonposatu egiten dira. Orduan, basoak oxigenorik sortzen ez duenez, bere zeregin ekologikoa aldatu egiten da.
    Bere politikaren arabera, Egoin enpresak erabiltzen dituen lehengaiek zehatz-mehatz betetzen dute basogintzaren kontserbazio, sustapen eta garapen iraunkorrari buruzko legeria, egurraren urteko hazkuntzak moztutako kopurua gainditu ez dezan.

Hezetasuna kaltegarria da egurrezko eraikuntzentzat?

  • Ez, inondik inora ez. Hezetasunarekiko ukipena iraunkorra izan beharko litzateke, egurra hondatzeko edo onddoak garatzeko.
    Eraikitzean, egurra hezetasunetik isolatu behar da, bai eta oinarrizko hormigoitik ere. Lan erraza da, nahikoa delako berotan galvanizatutako burdinazko burdineria edo xaflak egurraren eta hormigoiaren artean jartzea.

Hurrengo or. ··>
 
Hasiera Hizkuntzak Lege-oharra Datuen babesa NON GAUDE HARRREMANETARAKO WEB MAPA
© 2008 Egoin Astei · 48287 Natxitua-EA · Sarbidea Ereñotik - Bizkaia · Tel.: 94 627 60 00 · Faxa: 94 627 63 35 egoin@egoin.es