Ohiko galderak
EUS | CAS | FRA

Inicio
 
Ezagutu gaitzazu
Egoin katalogoa
Argazki-galeria
EGOADAPTA™
EGONORMA™
EGO_MÓDULO™
EGO_CLT™
Egurrez eraikitzean lortutako emaitzak
Ekoizpen-sistema
Eraikuntza iraunkorra
Zenbait obra bitxi
Ohiko galderak
Jaitsieren eremua
Vita Proiektua
Estekak
 
 
2/2 or.

Egurrezko egiturak ahulak dira onddoen, termiten edo beste intsektu batzuen erasoaren aurrean?

  • Eraikuntzan erabilitako egurra aldez aurretik tratatzen da hezetasunaren, onddoen eta intsektu xilofagoen kontrako prestakinen bidez. Gure egurren hezetasun-maila %14 eta %16 artekoa da, eta, %19ko hezetasunaren azpitik, egurra ia-ia immunea da intsektu xilofagoen (pipien, termiten…) eta onddoen erasoen aurrean.

Badakit oso-osorik egurrez egindako eraikinean bizitzea edo lan egitea oso abantailatsua dela, baina zalantzak ditut. Oso-osorik egurrez diseinatutako eraikin batean, baliteke barrualdea eta kanpoaldea egurrezkoak ez izatea?

  • Zenbait irizpide tekniko errespetatu behar badira ere, badago egurra beste material batzuen bitartez estaltzerik.

Nire ustez, egurrezko hormak ez dira adreiluzkoak bezain gogorrak. Zer gertatuko da lurrikara edo ekaitz gogorren bat egonez gero?

  • Eraikuntza-sistema honen egonkortasuna ondo baino hobeto egiaztatuta dago era guztietako klima-baldintzetan: Ipar Amerika, Europako Iparraldea, Japonia, Zeelanda Berria edo Australia. Eraikin gogorrak bezain sendoak dira, egurrezko bilbeak malguagoak direnez, haizeak edo mugimendu sismikoek eragindako karga bertikal eta alboko karga handiei eusteko gaitasun handiagoa dutelako.
    Zenbait lurrikaren ondorioz, Japoniak egurrezko etxeak egiteko erabakia hartu du, gogorrenak direla egiaztatu dutelako.

Nire ustez, egurrezko etxeak oso onak dira iparraldeko herrialdeentzat, tenperaturak oso hotzak direlako. Berdin egokituko lirateke klima mediterraneora? Udako beroari eutsi ahal diote?

  • Horrelako etxeek badute ezaugarri bereizgarririk, isolatzeko gaitasun handia dutelako. Izan ere, oso erraza da egiturazko elementuen artean isolatzaileak jartzea, eta oso-oso ondo ikertutako eraikuntza-sistema da, gainera.
    Emaitzak ikusgarriak dira benetan, eta energiaren aurrezkia %50erainokoa izan daiteke, bai berokuntzan bai hozkuntzan.
    Oso-osorik egurrez egindako eraikinaren inertzia termikoa harrigarria da benetan, hormen lodiera berbera izanda, baieztatu egin dezakegulako isolamendua ohiko eraikinena baino hiru aldiz handiagoa dela.

Batzuetan, udalek landa-lurretan egurrezko etxebizitzak eraikitzeko baimena ematen omen dute. Egurrezko etxe horietarako lur-zatia hiri-lurzorua izan behar da ezinbestean? Profil horretara egokitzen dira Egoin enpresako etxe aurrefabrikatuak?

  • Egoin enpresako etxe aurrefabrikatuak ondasun higiezinak dira. Beraz, ohiko eraikinen antzera, baimen administratibo guztiak lortu behar dituzte: arkitektoen elkargoek oniritzitako proiektuak, udal-lizentziak… Hori dela-eta, hargune guztiak dituen lur-zati urbanizagarria (eraikigarria) eduki behar da ezinbestean.

Egia da beste banku batzuetara joan behar naizela, egurrezko etxeak hipotekatzerik ez dagoelako?

  • Indarreko arautegi administratibo guztiak betetzen dituen eraikina denez, etxe aurrefabrikatuen finantziazioa hipoteka-mailegu moduan bideratu daiteke edozein finantza-erakundetan

Zer prezio dute egurrezko etxe aurrefabrikatuek? Hormigoizko eta adreiluzko ohiko etxeak baino merkeagoak dira benetan?

  • Prezioez ari garenean, ez dugu orokortzerik. Sektore guztietan bezala, aukera ugari daude, erabilitako materialen kalitatearen arabera.
    Egoin enpresan, kalitate handiko produktuak sortzen ditugu beti, bai eta eraikuntza aurrefabrikatuan ere. Gure etxe aurrefabrikatuak ez dira hormigoizko eta adreiluzko ohiko etxeak baino merkeagoak, baina kalitate akustiko eta termiko handiagoa ematen dute prezio berean.
    Kalitate handiko aurrefabrikazio-sistemak badu abantailarik, bezeroak badakielako zer gastatuko duen hasieratik, ohiko lanetako zehaztugabetasunen eta inprobisazioaren ondorioz sortutako aurrekontu-desbideraketak gutxitzen direlako.
    Era berean, gure eraikuntzek inertzia termiko handiagoa dutenez, kontuan hartu behar da eragin zuzena duela energiaren kontsumoaren aurrezkian eta eraikinaren bizitza teknikoan.

Zer abantaila dituzte etxe aurrefabrikatuek ohikoenen aldean?

  • Egurra eraikuntza-material tradizionalena da, eta ingurumena errespetatzen du. Askoz erosotasun handiagoa eskaintzen du, isolamendu akustiko eta termikoa handiagoak direlako eta giro lasai eta atseginagoa sortzen duelako.
    Lurreko eremu elektromagnetikoen eta erradiazioen eraginpean, gure metabolismoak Faraday kutxaren ondorioak jasan ditzake ohiko etxe batean. Nolanahi ere, egurrezko eraikuntza erradiazio naturalen aurrean iragazkorra denez, ez ditu eremu sotil horiek aldatzen eta bizi-kalitate hobea eskaintzen du.
    Bestetik, egurrari esker, etxeak hezetasuna eta beroa naturaltasunez erregulatzen dituenez, berokuntzaren eta aire girotuaren gastua nabarmen murriztu daiteke.
    Horiek horrela, CO2 gutxiago igortzen dugu atmosferara, eta, lehengaiak zentzuz erabiltzean, garapen iraunkorra sustatzen dugu.
    Egurra ekoizteko prozesuak eraginkortasunez erabiltzen du lehengaia, hondakin solidoak kentzen dituelako. Baliabide naturalen ustiapena egokia da, energia gutxi kontsumitzen da eta erregai fosil gutxi erabiltzen dira.
    Beraz, lehengaia eraldatzeko eta eraikitzeko prozesuan energia gutxiago kontsumitzen denez, inertzia termiko handiagoak energiaren kontsumoa murrizten duenez eta erabilitako materialak biodegradagarriak direnez, askoz CO2 gutxiago igortzen da atmosferara.

Nork bere diseinua aukeratu dezake edo Egoin enpresak aurretiaz ezarritakoetara egokitu beharra dago?

  • EGOADAPTAren bidez, proiektu eta bezero bakoitzaren premietara egokitzen gara.

    EGONORMAri esker, eredu normalizatuak eskaintzen ditugu.

<·· Aurreko or.
 
Hasiera Hizkuntzak Lege-oharra Datuen babesa NON GAUDE HARRREMANETARAKO WEB MAPA
© 2008 Egoin Astei · 48287 Natxitua-EA · Sarbidea Ereñotik - Bizkaia · Tel.: 94 627 60 00 · Faxa: 94 627 63 35 egoin@egoin.es